Fearghus Ó Conchúir-en masterclass-a
Galesko Dantza Konpainia Nazionalaren zuzendari artistikoa den Ó Conchúir-ek nazioartean aurkeztu ditu bere koreografiak, interprete, zuzendari eta konpositore ospetsuekin lankidetzan arituz. Bere lana aniztasunean oinarritzen da nabarmen, eta hainbat talderentzat dantza proiektuak garatu ditu.
Sarrera doan txarteldegian gonbidapena jasoz gero
Hamar dantzarik osatuta, NDCWales Galesko dantza garaikideko konpainia da. 1983an Diversions izenarekin sortua, 2009an NDCWales bihurtu zen. 2018an, Fearghus Ó Conchúir izendatu zuten zuzendari artistiko.
Ó Conchúirrek bere koreografiak Erresuma Batuan, Europan, AEBn eta Txinan aurkeztu ditu, interprete, zuzendari eta konpositore ospetsuekin lankidetzan. Duela gutxi, The Casement Project -eko zuzendari artistiko gisa aritu da, Irlandako Arte Kontseiluak 1916ko Pazko Matxinadaren mendeurrenaren oroitzapenetarako egindako proiektu handienetako bat. Dantza irakasle gisa lan egin du Adventures in Motion Pictures, Arc Dance eta Le Ballet Preljocaj bezalako konpainietan, baita London School of Contemporary Dance, Middlesex University eta London Studio Centre-n ere.

Data
2019ko urriaren 4a
Ordua
12:00