Sikka Ingentium - Daniel Canogar
Daniel Canogarrek kulturari, informazioa gordetzeko erabiltzen ditugun euskarriei eta gaur egungo gizartean duten biziraupenari buruzko hausnarketa egiten duen bideo-instalazio bat aurkezten du.
DANIEL CANOGAR

Daniel Canogarrek (Madril, 1964) argazkilaritzan espezializatutako masterra lortu zuen New Yorkeko Unibertsitatean eta International Center for Photography-n 1990ean. Hainbat lan egin ditu espazio publikoetan, eta horien artean nabarmentzekoak dira Houstongo Houston Centerreko atarian behin betiko instalatuta dagoen Waves ; Bruselako Europar Batasuneko Kontseiluaren atarian egindako Travesías eta Madrilgo Rio Parkeko Europako mosaiko fotografiko handiena den Constelaciones.
Bere azken proiektuen artean Storming Times Square dago, Times Squareko 47 pantailetan egindako bideo-instalazioa. Bere lana Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionalean, Velázquez Jauregian (Madril); Bitforms Gallery-n (New York) eta Andy Warhol Museoan eta Mattress Factory Museum-en (Pittsburgh), besteak beste, erakutsi da.
SIKKA INGENTIUM
Sikka Ingentium mundu osoko filmak dituen 2.400 DVDz osatutako instalazio eskultorikoa da: ez bakarrik Hollywoodekoak, baita beste zinema-industria garrantzitsu batzuk ere, hala nola Hong Kong, India (Bollywood) eta Nigeria (Nollywood), baita zenbakiz txikiagoak diren beste batzuk ere. Material honekin, Canogarrek instalazio erraldoi bat sortzen du, DVDen gainazal islatzailea erakusten duen hodei flotatzaile moduko bat osatuz. Gelaren beste aldetik, DVD horien edukia proiektatzen da, daukaten informazioa bera jasotzen duen pantaila bihurtuz. Emaitza baztertutako materialez egindako instalazio bat da, proiekzioa jasotzean, aktibatzen direnak eta koloreen eta forma mugikorren gainazal bihurtzen direnak, gelan zehar islapen gisa hedatzen direnak. Esperientzia sentsorial hau Alexander MacSweenek artistarekin lankidetzan sortutako soinu-konposizio batek osatzen du, filmen soinu-banden zatietan oinarrituta dagoena eta proiekzioaren erritmoa ezartzen duena.
BIDEOA
ARGAZKI GALERIA
Data
2017ko apirilaren 6a
Ordua
19:00
