Egutegia

Transmutazioa. Antonio Ruzen sorkuntza berria

XX. mendeko hainbat egileren Museoaren bildumako zuri-beltzeko argazkien hautaketa bat abiapuntu hartuta, lanak dantzaren bidezko joko iradokitzaile bat proposatzen du, non dantzariek Museoaren espazio desberdinetako arkitektura, argia eta musikarekin elkarrizketan aritzen diren.

 

Mundu mailako estreinaldia

 

Sarrerak 10 €. Zenbakirik gabeko eserlekuak, publikoa erakusketa-aretoetan. 40 min

 

 

«Urteetan zehar, argazkilaritzarekiko dudan grina dela eta, arte mota hau tresna sortzaile garrantzitsu bihurtu dut niretzat koreografo gisa; nire lan batzuen inspirazio iturri nagusia. Betidanik liluratu nau irudi lau bat gorputz mugikorraren hiru dimentsiotan eraldatzeko prozesuak eta prozesu horretan sortzen den iraganaren eta orainaren arteko loturak». Antonio Ruz

 

XX. mendeko hainbat artistak Museoaren bildumatik ateratako zuri-beltzeko argazkien hautaketa bat abiapuntu hartuta, gorputz/ekintza premisa soilik oinarri hartuta, lanak dantzaren bidezko elkarrekintza iradokitzaile bat proposatzen du, non dantzariek arkitekturarekin, argiarekin eta zuzeneko musikarekin aritzen diren espazio ezberdinetan. Lan iragankor eta iradokitzaile bat da, non publikoa instalazio koreografiko eta soinudun baten bidez gidatuko den. 

 

Aktoreak eta lantaldea

Kontzeptua/zuzendaritza/koreografia: Antonio Ruz 

Dantzariak/koreografia-lankidetza: Irene Tena eta Albert Hernández (Espainiako Ballet Nazionalak utzitakoa) 

Zuzeneko musika-sorkuntza: Daniel Muñoz 

Jantziak: Antonio Ruz Konpainia 

JOAN EKITALDIRA

Data

2019ko azaroaren 9a

Ordua

19:30

Ekitaldi mota: Arte eszenikoak