Big Bang Marine . Oscar Marine
Óscar Mariné, 2010ean Diseinu Sari Nazionala irabazi zuena, ibilbide zabala izan du diseinu grafiko eta editorialean, ilustrazioan eta komunikazio korporatiboetan. Hainbat diseinu diziplinatan egindako lana ez ezik, azken urteotan praktika artistiko independenteagoa garatu du Marinék pinturan, grabatuan eta bideoan, eta horrek askatasun handiagoa eman dio bere diseinuetan dauden gaiak aztertzeko. Erakusketa honek Marinéren lan pertsonalen aukeraketa zabala aurkezten du, pop artean zein komikien eta filmen kartelen estetikan oinarrituta, diseinuaren eta sorkuntza artistikoaren arteko harremana aztertuz.
Data
2018ko otsailaren 11a
Ekitaldiak - Mota: Erakusketak