Koda Mugimenduan. Hoffmannen Ipuinak
Michael Powell eta Emeric Pressburger -ek zuzendutako "The Tales of Hoffmann" filmaren emanaldia. Filma Zuzendaritza Artistiko Onenaren eta Jantzi Diseinu Onenaren Oscar sarietarako izendatu zuten.
Hoffmannen Ipuinak izen bereko operaren zinemarako egokitzapena da. Filmak poeta malenkoniatsu baten istorioa kontatzen du, iraganean maite eta galdu zituen hiru emakumeei buruz hausnartzen duena: panpina mekaniko bat, veneziar kortesana bat eta konpositore ospetsu baten alaba.
Egun honetako prezioa: 3 €
Ziklo osoaren prezioa: 10 €
ROGER SALAS
1950ean Holguinen (Kuba) jaioa, 28 urtez El País egunkariko dantza eta ballet kritikaria izan da. Kritikari eta kronikari gisa, mundu osoko arloko gertaera garrantzitsuenen lekuko argia izan da, eta sariak eta aintzatespena jaso ditu ballet profesionalaren aldetik emanaldi-lekurik zorrotzenetan, Veneziako Bienaletik hasi eta San Petersburgoko Mariinsky Antzokira eta Milango La Scalara. Bere hitzaldiak Buenos Airesko Colón Antzokian eta New Yorkeko Guggenheim Museoan eman ditu, besteak beste.
Munduko hainbat lekutan hitzaldiak emateaz gain, dantzari eta baletari buruzko liburu eta artikulu ugariren egilea da.
BIDEOA
Data
2016ko otsailaren 12a
Ordua
19:00