Klasikoak museoan. Hamlet (euskaraz)
Shakespeareren tragediako eszena esanguratsuenen irakurketa dramatizatua euskeraz
Hizkuntza : Euskera
Sarrera orokorra museoko sarrerarekin
| EROSI SARRERAK > |
Aurten munduko literaturako bi jenioren heriotzaren 400. urteurrena ospatzen da , William Shakespeare britainiarrarena eta Miguel de Cervantes espainiarrarena. Haien ondare literario eta dramatikoa ezinbestekoa da antzerki garaikidea ulertzeko. Klasikoak ez direlako inoiz zahartzen eta inoiz baino biziago jarraitzen dutelako, sei aktorek William Shakespeareren Hamlet-eko eszena adierazgarrienen irakurketa hunkigarria aurkeztuko dute, Mendebaldeko literaturako tragedia eraginkorrenetakotzat hartzen dena.
Hamlet printzeak, Ofeliak , Poloniok , Laertesek eta Hamlet erregearen mamuak , beste pertsonaia batzuen artean, inoizko tragedia unibertsalenaren sakonean zehar gidatuko gaituzte. Dramaturgia eta eszena zuzendaritza Liuba Cidek egingo ditu, Josean Bengoetxea aktore donostiarraren laguntzarekin.
Data
2016ko azaroaren 18a
Ordua
19:30