Metodologia sortzaileak. Arte bisualak - Tailerra Rosell Meseguerrekin
Urriaren 20a eta 21a, eta azaroaren 3a, 4a, 17a eta 18a
Osteguna eta ostirala 14:00etatik 16:00etara
Orokorra: 90 €
Ikasleak: 35 €
Ikastaroak bi alderditan jartzen du arreta: arte bisualetan oinarritutako sorkuntza artistikorako metodologiak, eta arte bisualen barruko prozesuak bertan. Proposamen sortzaile bat garatzea du helburu, arte bisualetako prozeduretan oinarrituta, arkitektura, diseinua, poesia, komunikazioa eta abar bezalako diziplinetan aplika daitekeena.
Rosell Meseguer artista bisuala da eta Arte Ederretan doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta bertan irakasten du gaur egun master eta gradu mailan. 2005etik, bere ibilbide profesionala Europa eta Latinoamerika artean garatu du, museo, galerie eta unibertsitateekin lankidetzan arituz. Erromako Espainiako Akademiaren, Botín Beka eta Mallorcako Fundació Miróren bekak jaso ditu. Estatuko eta nazioarteko erakundeek gonbidatu eta enkarguak egin dizkiote. Bere lana CA2M, Madrilgo Arte Bi Maiatzeko Zentroa, AENA Fundazioa, Erromako Espainiako Akademia Erreala, UNICAJA eta Valentziako IVAM bezalako bildumetan dago, baita Estatu Batuetako (Board Whitney Museum, New York), Latinoamerikako (MAC, Arte Garaikideko Museoa, Santiago, Txile) eta Espainiako (DKV Aseguruak) bilduma pribatuetan ere.
Data
2022ko urriaren 20a
Ordua
14:00